Bilkura bat, Lakaxitan
Stop Gordofobia iniziatibako kideek hitzaldia emango dute gaur, Lakaxita gaztetxean, 19:00etan hasita. Magda Piñeyro bertako kideak euren jardueraren oinarria zein den azalduko du, eta besteak beste, “ezarritako edertasun kanonak” zalantzan jarriko ditu, “gorputz idealen kontra, estetikaren tiraniaren kontra”. Hau da, gorputz dibertsitatearen aldeko mezua zabalduko du.
Stop Gordofobiak
Facebook sarea erabiltzen du batik bat bere mezua zabaltzeko. Horren jarraitzaile 25.700 pertsona dira egun. Laguntza plataformatzat jarri dute sareko baliabide hori, eta bertan, “edertasun beharrak suposatzen duen opresioaren kontra daudenen testigantzak” daude jasota.