Udaleko Garapenerako Lankidetza departamenduak duen diru poltsatik emango dute laguntza

Nepalgo lurrikararen ondorioak. Argazkia: Globalvoices.org
Irungo Udalak, Garapenerako Lankidetza departamenduaren bitartez, 20.000 euroko diru laguntza bideratuko du larunbatean Nepalen izan zen lurrikaran kaltetuei laguntza emateko. Departamendua aztertzen ari da nola bideratu laguntza hori.
Hala, udalak esan duenez, jada gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin harremanetan jarri dira laguntza Nepalera nola iritsi zehazteko, eta datozen egunetan dena lotuta izango dutela adierazi du.
Maite Cruzado udaleko Ongizate ordezkariaren arabera, laguntza humanitariorako udalak gordea duen diru partidaren zatirik handiena joango da Nepal aldera, “hangoentzako ahalik eta laguntza handiena ematea izan da gure nahia”.