Irun Factory, kultur egitasmoak kudeatzeko aholku emaile

Formazio ikastaroekin hasiko dira berriz ere, aktiboan dauden artistentzat

Irun Factory, sormen komunitarioko gunea da.

Irun Factory, sormen komunitarioko gunea da.

Irun Factoryn, iaz bezala, artistentzat formazio ikastaroak emango dituzte. Aktiboan dauden artistentzat dira. Hilaren 30ean hasiko dira, ekainean bukatzeko: kultur egitasmo bat kudeatzeko behar adina informazio jasoko dute parte hartu nahi dutenek. Doan dira ikastaroak, eta izena emateko aukera 010 telefono zenbakira deituz (Irundik) edo udalaren webgunetik dago. Jada, 28 pertsonak emana dute izena ikastaroren batean. Ikastaro bakoitzeko gehienezko tokia 20 pertsonakoa da. Honakoak dira ikastaroak:
  • Hilak 30, osteguna (Irun Factoryn): Artearen fiskalitatea eta kultura. Jakin beharreko guztia. Irakaslea: Santiago Arroyo
  • Maiatzak 7, osteguna (Ficoban): Nola landu babeslea bilatzeko proposamen bat. Irakaslea: Roberto Gomez.
  • Maiatzaren 14, 21 eta 28an (Irun Factoryn): hiru saioko ikastaroa egile eskubideen eta jabetza intelektualari buruzkoa. Irakaslea: Ainara LeGardon.
  • Ekainak 11, osteguna (Irun Factoryn): Kultur egitasmoetarako gai juridiko eta fiskalak. Irakaslea: Santiago Arroyo.
  • Ekainak 18, osteguna (Irun Factoryn): Nominak eta gizarte segurantza. Artisten kontrataziorako erregimena. Irakaslea: Miguel Angel Garay.
  • Ekainak 19 eta 20 (Irun Factoryn): Branding profesionala, eta 2.0 komunikazioa artean eta kulturan. Irakaslea: Marta Perez.
Horien ordutegiak Irun Factoryra deituta lor daitezke: 633 351 545.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.