Eragileetako ordezkariak, diplomak eskuan, pozik
Bidasoko hainbat turismo establezimenduk kalitatearen eta hobekuntza jarraiaren alde egiten duten lanaren aitortza jaso dute gaur, Hondarribian. Praktika Onen programaren barruan daude establezimendu horiek —orotara 26 dira—, eta praktika horiek zuzen aurrera eramaten dituztela akreditatzeko da diploma.
Praktika Onen programa Espainiako Estatu mailan egiten den egitasmoa da, eta EAEn Basquetourrek kudeatzen du, Bidasoko kasuan
Bidasoa Bizirik-en bitartez. Horrela, gaur, diplomak ematen Hondarribi nahiz Irungo alkateez gain, Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-en presidentea eta Juan Mari Altuna presidenteordea egon dira.
Diploma lortzeko bidea, gaurko agerraldian esan dutenez, finean turismoaren sekto
rean dabiltzan enpresak laguntzeko da, kalitate maila homogeneoa landuz, eta egitasmoaren barruan ez dauden konpetentziako establezimenduekiko kalitatea hobetuz.
Diploma lortzeko bide lau urtekoa izan da. Bitarte horretan, besteak beste, hainbat formazio saio eta ebaluazio pasatu behar izan dituzte parte hartzaileek.