San Juan plazan dantzaldia eskainiko dute sei akademia eta udal dantza eskolako kideek
Gaur aurkeztu dute igandeko ikuskizuna, San Juan plazan
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, Irungo bost dantza akademiak eta udal dantza eskolako ikasleek ikuskizuna egingo dute igandean, 18:00etan hasita, San Juan plazan.
Aurten Liburuaren Nazioarteko Eguna zein dantzarena bateratu nahi izan dituzte, hortaz, kultura bor-bor egongo da Irunen asteburuan, Belen Sierra Kultura ordezkariak gaur egin duen agerraldian esan duenez, dantza ikuskizunaren aurkezpenean.
Estilo askotariko koreografiak ikus ahal izango dira udaletxearen parean, hala nola, klasikoa, jazza, funkya, hip-hopa, sabel dantza, sevillanak… Eta horiek Ainhoa akademia, Pauso-K, Tatiana Dantza Estudioa, Jazzarte, My Dance Estudio eta udal dantza eskolako kideek egingo dituzte.