Tokiko pruduktuak ezagutarazteko turismo esperientziak prestatu dituzte

Irun eta Hondarribiko zortzi establezimenduk euren lan egiteko modua era publikoan azalduko dute

Gaur aurkeztu dute egitasmoa, Bidasoa Basque Breweryn

Gaur aurkeztu dute egitasmoa, Bidasoa Basque Breweryn

Tokiko produktuei eta establezimenduen ekoizpena balioan jartzeko, eta horrek turismo eskaintzan eragina izan dezan, Irungo eta Hondarribiko zortzi establezimenduk bat egin dute. Bi udalerrien laguntza du egitasmoak, Bidasoa Bizirik-etik bideratua. Establezimendu bakoitzak produktuak nola lantzen dituen azalduko du esperientzia turistiko bitartez, bisita gidatu formatuan bideratuko direlarik bisitak. Horrela, tokiko produktuak erabiliz lan egiten duten negozioak daude egitasmoaren barruan. Gelateria Italiana Papperino, Bidasoa Basque Brewery, Hiruzta txakolindegia, Ola sagardotegia, Vinoteca Mendibil, Sardaran, Danontzat tabernan eta Amona Kattalin jatetxean egingo dituzte bisita horiek. Bakoitzak data zehatz batzuk ditu bisitak egiteko, prezio konkretu eta ordutegi zehatz batekin. Horiek Bidasoa Bizirik-en webgunean eta Bidasoko turismo atarian kontsulta daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.