Kopa irabazi eta gero, Real Madril

Igandean jokatuko du Real Madril Cren kontra Unionek Galen, play-offerako postua ziurtatzea da helburua

Union-Castellon partidaren irudia. Argazkia: RFEF

Union-Castellon partidaren irudia. Argazkia: RFEF

Federazio Kopa irabaztea ederki asko ospatu zuten atzo Real Unionek jokalariek, teknikoek eta zuzendariak. Baina gaur, 12:00etan hasita, entrenamendua egin dute. Izan ere, igandean 17:00etan eta Galen ligako partida du Unionek, Real Madril Cren kontra. Eta mendeurrenaren sasoia biribiltzeko beste urrats egin dezake Unionek etzi, madrildarrei irabazten badie, Bigarren Mailara igotzeko play-offetan aritzeko postua ziurtatua izango baitu. Hortaz, ajeak ahaztu, eta irabaztera atera behar dute txuri-beltzek. Aitor Zulaika entrenatzaileak, ziur, anbizioz egin duela partidaren planteamendua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.