Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaionen ziztada, hamargarrenez Irunen

Kaleak okupatzeko ideiarekin jaio zen duela hamar urte Jaion, Irungo Lakaxita gaztetxearen jai ibiltaria.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/04/17
Jaion_2014Jaia da, baina mezuz beterikoa. Gazteek antolatua da, baina irundar guztien intereserako lana dago oinarrian. Lakaxita gaztetxea da sustatzailea, baina elkarlanaren bidea jorratu dute aurten ere jarduerari zentzua emateko. Bihar egingo dute, hamargarrenez, Jaion. Lakaxitaren festa da, hiri osora zabalduko dena, sustantziarekin, baina irribarrearekin. Kaleko martxa bat da Jaion, kamioi batean dagoen musika banda batek girotua. Baina hankak Irungo lurrean izango dituztenek hainbat arrazoigatik, lehena beharbada ondo pasatzeagatik, egingo dute bat 17:00etan Urdanibia plaza eraberritutik abiatuko den festarekin. Mozorrotzeko deia egin diete partaideei, zirkuko pertsonaiez batez ere, izan ere, Jaion Zirikus izena jarri diote aurtengo festa ibiltariari. Zergatik zirkua, baina?. «Uste dugulako PSE-EEk Irungo Udalaren buru denbora asko daramala, beste toki askotan beste alderdi batzuk bezala, eta horiek ezarritako sistemak ongizate gizartea suntsitzen duela, herritarren beharrizan oinarrizkoei uko eginez. Montatu duten zirkua eta eragin duten prekarietatea salatu nahi ditugu aurtengo Jaionen», erantzun du Jone Fernandez Zabaletak, Lakaxitako kideak. Gizartearen beharrei erantzun eza. Hori da, funtsean, salatuko dutena biharko Jaionen. Baina ez hori bakarrik, izan ere Lakaxitakoen ustez gabezia horiei aurre egin nahi dieten erakundeak «ito» nahi dituztela iritzi du Fernandezek, eta zentzu horretan balioan jarri nahi izan du Erletxeak egiten duen lana, «gizarte gaietan herritarrekin eta herritarrentzako egiten duen lana handia da, informazio mailan batez ere. Askok ukatu edo ezkutatu egiten dute informazio hori. Salagarria da guztiz hori. Ongizatearen izenean lan egiten dutenen erdigunean pertsonak egon behar dira, ez kapitala». Kaleak okupatzea. Hori izan zen Jaionen aldarrietako bat hasieratik. Oroitu beharra dago lehen Jaionen, duela hamar urte, Lakaxita gaztetxea okupatu zutela Irungo gazteek, egun partaidetza eta ideia aldetik osasun onarekin dagoen gunea. Arrazoi gehiago Urdanibia plazatik abiatuko da, Moskutik, Jaion. Udalak bizitzarik gabe, bizitza sozialik gabe utzi nahi duen eremua dela Mosku adierazi du Lakaxitako ordezkariak, «horren erakusle da Udaltzaingoaren partetik duela hilabete batzuk jasan genuen eraso bortitza. Udaletxeak asmo irmoa du bertan aspalditik bizi diren ijitoak aterarazteko, aldi berean». Hau da, udalaren gustuko ez diren mugimendu eta pertsonak desagerrarazi nahi dituztela ziurtatu du Fernandezek, «kontziente gara irundar deserosoak garela, udalean dauden pertsonen interesak eta gureak arras ezberdinak direlako. Udaletxean dauden asko zuzenean daude inplikatuta, alkatea eta zinegotzi batzuk, diru publikoa enpresa pribatura bideratzen. Plan txikitzaileak bestetik ez dituzte». Irunek «herri ziztadak» behar dituela garbi du Lakaxitako ordezkariak. Jaionekin ziztada horiek banatu behar dituzte, Irun anitz eta gizarte arloan aberatsa izan dadin. Gazteena da ideia, baina denena ziztadak banatzearen ardura.

Beti bezala Moskutik, baina ez betiko modura

Beti bezala, Moskuko Urdanibia plazatik abiatuko da Jaion bihar, 17:00etan. Ohi bezala, baina ez betiko modura, plaza erabat eraberrituta dagoelako; udalaren «herri mugimendua isilarazteko saiakeren beste adibide bat» bezala jarri dituzte Lakaxitako kideek Urdanibiako lanen bitartean gertatutakoak. Plazatik abiatuta, Lakaxita aldera joko du martxa musikatuak, kamioian God Save Pitilins taldeak Sex Pistolsen bertsioak jotzen dituela. Gaztetxean, Eten, Blaka eta Zezenaren taldeek kontzertua hasiko dute orduan, eta ondoren, Prest eta Zumitenko disko jartzaileen emanaldia hasiko da. Lakaxitako kideek parte hartzeko eskatu diete irundarrei, bidasoarrei oro har, baita kanpokoei ere, «Jaionen bitartez helarazi nahi ditugun eskaerek beste herritarako ere balio dutelako». Ahal bada, mozorrotuta agertzea eskatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.