Santiagoko skate parkean festa eguna da etzikoa

Scoot Eguna egingo dute arratsaldean, GazteArtean egitasmoaren barrukoa

Santiagoko skate parkean, irristatzen

Santiagoko skate parkean, irristatzen

16:00etatik 19:00etara, etzi, skate eta irristatze kirolen zaleek festa egingo dute Santiagoko skate parkean, Scoot Eguna. Udalaren GazteArtean egitasmoaren barruko jarduera izango da, Martindozenea Gaztelekuarekin eta HS2 taldearekin batera antolatua. Kirol horietan trebatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Horrela, lau adin tarterako jarduerak egongo dira: 10 urte artekoentzat, 11-13 tartekoentzat, 14-16 tartekoentzat, eta Best Trick (trukurik onena) kategorian parte hartuko dutenenak. 16:00etan eman behar dute izena partaideek. 19:00etan jakinaraziko dituzte kategoria horietan hoberen ibili direnen izenak, saritxoa emateko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.