Irungo udal ordezkariak, merkatariak eta herritarrak kanpaina aurkezten
Irungo merkataritza sustatzeko kanpaina aste honetan hasiko dute hiriko merkatariek. Euskarri grafikoak erabiliko dituzte, besteak beste, horren berri emateko, eta bertan herritarrak dira protagonista: haien irudiekin osatu dituzte kartelak.
Atzo aurkeztu zuten kanpaina udaleko, komertzioetako eta karteletan agertzen direnek. Irundarrak karteletan agertzea ekinbide berritzailea dela esan zuten, “eta erakargarria, finean kanpaina irundarrentzako delako. Tokiko merkataritza txikia laguntzeko da kanpaina”. Horrela. leloa ere badu egitasmoak:
Zu protagonista izatea nahi dugu.
Casting bidez aukeratu zituzten kanpainaren irudi izango diren herritarrak, 50 bat irundar aurkeztu ziren horretara.
Udaleko kideek esan zuten Irun Bizirik egitasmoaren barruan dagoela udaberriko kanpaina.