Moda greko-erromatarra, lehiaketara Oiasson
Oiasso Erromatar Museoak eta KoöKoö modelo agentziak elkarlanean Moda Museoan lehiaketa antolatu dute
Moda Museoan diseinatzaileen I. Lehiaketa antolatu dute elkarlanean Oiasso Erromatar Museoak eta KoöKoö modelo agentziak. Diseinuek, ordea, badute gaia: moda greko-erromatarra. Egitasmoak Dies Oiassonis Irungo VI. Erromatar Jaialdiaren programaren barruan tokia izango du, eta Moda Museoan proiektuaren barrukoa da. Izena emateko epea hilaren 15ean zabalduko dute, maiatzaren 15era. Doakoa da. Beheko PDFan daude baldintza guztiak eta oinarriak. Bertan ere badaude diseinuak egiteko adibideak eta ereduak. Epaimahaiko kideak modan eta kulturan aditu direnek osatuko dute. Eta hiru sari egongo dira, nagusia, irabazlearentzat, 1.000 eurokoa; bigarrena 500 eurokoa, eta hirugarrena 1.000 euroko txekea Bilboko Inedi Desing School-en ikastaroa egiteko. Informazio gehiago behar duenak 943 63 93 53 telefono zenbakira dei dezake, baita