Bigarren Nazionaleko taldea txapeldun izan da
Mahai teniseko sasoia bukatzear denean, iristen hasi dira Leka Enearentzat emaitzak: Bigarren Nazionaleko gizonen taldeak, liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, liga irabazi du. Txapeldun dira.
Igandean Gure Talderi 4-3 irabazita lortu zuten txapela. Etxean egin zuten ospakizuna, beraz. Leka Eneatik esan dute sasoi osoan zehar bloke ia berbera mantendu duela talde horrek, Gorka Fernandez, Unai Loiarte eta Alain Robledo bertako kide zirela: “Talde sendoena eta eraginkorrena osatu dute”.
Beste taldeak
Leka Enearen beste taldeen artean, denetik. Gizonen Superdibisioko taldeak 4-2 gainditu zuen Irunen San Sebastian de Los Reyes taldea. Horrekin, bosgarren postua ziurtatua dute irundarrek, hortaz, datorren sasoian Europan ariko dira.
Emakumeen Superdibisioko taldeak, berriz, Artealen kontrako neurketa galdu zuen, Sonia Etxezarrata Teknifikazio Gunean ere.Ez zuten espero porrota. Punturik batu ez zuelako, egun Europarako duen postuan arriskuan egon liteke, seigarren daudelako, mugan.