Nekazaritzako elikagaien alorreko enpresa txikientzako diru laguntzak plazaratu ditu Bidasoa Bizirik-ek

Bidasoko nekazaritza elikagaien sektoreko mikro enpresei eta enpresa txikiei zuzendutako diru laguntza deialdi berria egin dute Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoa Bizirik-en bidez. Eraginkortasun energetikoan oinarritutako aurrezpena bultzatzea da helburua. Enpresen diagnosia egingo du horretarako aholkularitza enpresa batek

Bidasoko nekazaritza elikagaien sektoreko mikro enpresei eta enpresa txikiei zuzendutako diru laguntza deialdi berria egin dute Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoa Bizirik-en bidez. Eraginkortasun energetikoan oinarritutako aurrezpena bultzatzea da helburua. Enpresen diagnosia egingo du horretarako aholkularitza enpresa batek eta ondoren, ekintza zehatzak ezarriko ditu. %100ean finantzatuko du prozesua Bidasoa Bizirik-ek. Garapen agentziak jakinarazi duenez, ingurumenari buruzko diagnosiari dagokionez, “lehengaien, uren eta beste isurien fluxua aztertuko da eta gastuak kalkulatuko dira. Eraginkorrak ez diren prozesuak identifikatuko dira, baita murrizketa horien arrazoiak ere. Hobekuntza plana egingo da, eta prozesuak aldatuko dira, teknologia berriak edo ohitura onak ezarriz”. Ondoren, proposatutako hobekuntzen arabera parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzako ekintza plana diseinatuko du aholkularitza zerbitzuak. Parte hartzea Bidasoa Bizirik-eko arduradunek azaldu dutenez, dagoeneko sei dira programan parte hartzen duten Hondarribiko enpresak eta 19 Irungoak. Zerbitzua Innov Mugabe proiektuaren barruan kokatu du agentziak eta hortaz, kostu guztiak bere gain hartzen ditu. Programaren xehetasunak ezagutzeko ondorengo webgunera edo 943 63 30 76 telefono zenbakira jo dezakete interesatuek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.