Asteazken goizean eramango dituzte Katea-Landetxako Auzo Elkarteko kideek bildutako sinadurak Colon pasealekuko Kutxabankera.
Gaur plazaratu ditu Cristina Laborda Mugikortasun delegatuak 2014ko Irunbuseko erabiltzaileen kopuruak; hiri barneko autobus zerbitzuek "marka guztiak" hautsi dituztela adierazi du zinegotziak.
Bidasoko nekazaritza elikagaien sektoreko mikro enpresei eta enpresa txikiei zuzendutako diru laguntza deialdi berria egin dute Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoa Bizirik-en bidez. Eraginkortasun energetikoan oinarritutako aurrezpena bultzatzea da helburua. Enpresen diagnosia egingo du horretarako aholkularitza enpresa batek
Ohorezko Mailako taldeak berdinketa lortu du Lasarte-orian, eta jardunaldia 17. postuan amaitu 14. postutik bi puntura dago. Larunbatean etxean jokatuko dute, Tolosaren aurka, sailkapenean jauzia emateko helburuarekin.
Orereta/Errenteriako EH Bilduk udal hauteskundeetarako bigarren fasea hasiko du larunbatean, eta horretarako batzar irekia, bazkaria eta festa antolatu dituzte Merkatuzarren.
Plaiaundin lehiatu ziren larunbatean Irun RT eta Universitario Bilbao taldeak. Hasieratik lortu zuen talde irundarrak markagailuan aurretik jartzea eta 24-8 irabazita iritsi zen partida bukaerara; bigarren denboran botatako euri zaparradak hala ere, bi taldeen jokoa oztopatu zuen.
Herritarren eskaerak aintzat hartuta hasi ditu kimatze lanak udalak.
abernen mozorrotzea sustatu nahian, lehiaketa bat antolatu du Errenteriako Udaleko Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek, eskaria egin beharko dute udaletxeko erregistroan otsailaren 6a baino lehen.
Derbia jokatu dute Oarsoaldeko eta Bidasoko Mariño eta Oiartzun taldeek, eta Sanpredotarrak eta Eguzki Dunboak. Bi kasuetan, porrota eskuratu zuten bertakoek. Eskubaloian, saskibaloian, errugbian eta mahai tenisean lortu dituzte garaipenak Irungo taldeek.