"Zazpi urteko lanaren ondoren" aste honetan aurkeztu du Miguel Angel Paez Hirigintza delegatuak azken proiektua; urtarrileko plenora eramango du dokumentua bertan eztabaidatu eta "behin betiko onar dadin".
09:00etan gelditu dira, Gurutze Santuaren plazan. Hitzorduaren helburua da otsailaren 22ko probaren ibilbidea ezagutzea.
Antxoko futbol talde nagusiak Santurtzin du partida igandea; santurtziarrak aurretik dituzte sailkapenean, 3 puntura.
Musika, ikus-entzunezkoak eta orain, eleberri grafikoa. 1965etik aurrera izandako gatazka eta borroketan zehar bidaia egiteko gonbitea luzatzen du Fermin Muguruzak Black is beltza izenburuko bere azken proiektuan.
Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan bertako partaideek bisita egingo dute herriko irratira.
Ezkerraldeako Adarrots folk taldeak kontzertu berezia emango du bihar Hondarribiko Banako tabernan, bete dituzten hamar urteak direla-eta. Iñigo Carballo albokariak azaldu duenez, taldearen eboluzioa ezagutzeko balioko du emanaldiak.
Ainara Oskoz artista irundarrak Cartas a un des-conocido erakusketa jarri du Banako tabernan. Egurra, papera, margoa, metala, argia... material ugari aukeratu ditu gai bakar baten gainean sortzeko: oroimena.
Eskola Agenda 21n barruan kontsumo arduratsuaren gaia landu zuten aurreko ikasturtean Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleek, eta udalari eskatutako konpromisoen albisteak jaso dituzte.
Oarsoaldeko eta Bidasoko futbol taldeen arteko derbi bikoitza ikusteko aukera izango da asteburuan; lehena, Sanpedrotarraren eta Dunboa Eguzkiren artekoa bihar, eta bigarrena, Mariño eta Oiartzun taldeen artekoa izango da etzi.
Bihar izango da Amaia KZn umorista valentziarra Carlos Latre in live izenburuko emanaldia eskaintzen.
Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.
Erregional Preferente mailako Allerrukoak Oriokoren aurka ariko dira larunbatean. Lezoarrak zazpigarrenak dira sailkapen taulan, Oriokoak berriz lehenak.
Aurreko asteburuko emaitza onen ondoren, kanpoan jokatuko dute futboleko nagusien bi taldeek; Ohorezko Mailakoa sailkapenean beste aurkari zuzen bat menderatzen saiatuko da, Lasarte-Orian. Eskubaloiko mutilek, aldiz, etxean hasiko dute bigarren itzulia liderraren kontra.
Gaur eta bihar egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, «atera gaitezen zurrunbilotik
Eusko Jaurlaritzak Alokabide enpresaren bitartez abiatutako Zabaldu zure etxea kanpainaren standak alokairu programa ezberdinen gaineko informazioa banatu behar zuen bi egunez, baina atzoko haize bolada bortitzek kanpaina bertan behera gelditzea eragin zuten.