Eusko Jaurlaritzak Alokabideren bidez abian jarritako kanpaina da eta etxebizitza hutsak eskuratzea horiek alokairu sozialera bideratzeko du helburu. Bihar eta etzi jarriko dute informazio gunerako standa, Zabaltza plazan.
Alokabideren egongela, informazioa banatzeko
Etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzea Eusko Jaurlaritzaren bermearekin da Alokabidek bultzatutako
Zabaldu zure ateak, irabazi segurua kanpainaren helburu nagusia. Irunen ere eskuratu nahi ditu etxebizitzak Alokabidek, eta beraz, Eusko Jaurlaritzaren informazio standa bihar eta etzi izango da Zabaltza plazan, 10:00etatik 18:00ak bitartean.
Alokabidek luzatutako datuen arabera, 80.000 bat etxebizitza huts daude Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE): “Etxebizitza guztien %8,7a. Alokabideren datuen arabera, etxebizitza huts hauetatik 40.000 inguru bideratu daitezke alokairura”. Hala, “helburu sozialaz” gain, etxebizitzaren problematikari aterabidea bilatzeko modu bat izan daitekeela uste dute kanpainaren bultzatzaileak.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzaren bermearekin gauzatuko litzateke alokairua, “hileroko errenta bermatuz eta baita etxebizitza egoera onean bueltan jasoko dutenaren bermearekin ere”. Hori horrela, “kanpaina hau berebizikoa da etxebizitza hutsen jabeek Eusko Jaurlaritzak abian jarritako programa ezberdinen berri izan dezaten”.