Velasco epailearen aurretik pasatu ondoren askatu dute abokatu oiartzuarra.
17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.
Aurki hasiko dira Hondarribiko Puntal auzoko futbol zelai hondatua birmoldatzen. Belar artifizialekoa egingo dute, Amutekoa edo Soroetakoa bezala. Luzeraz 38 metro ditu eta ia 30 zabaleraz; auzoetakoen artean txikiena da.
Eusko Jaurlaritzak Alokabideren bidez abian jarritako kanpaina da eta etxebizitza hutsak eskuratzea horiek alokairu sozialera bideratzeko du helburu. Bihar eta etzi jarriko dute informazio gunerako standa, Zabaltza plazan.
Gizonen Superdibisioko eta Ohorezko Mailako taldeek porrota eskuratu zuten azken jardunaldian; emakumeen Superdibisio mailako eta gizonen Espainiako Bigarren Mailako taldeak bestalde, garaile suertatu ziren.
Harri proba eta Emarri ezagutarazteko ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 17an Astigarragan, eta 24an Oiartzungo Karrika auzoan.
Jose Angel Rodriguez talde sozialistako eledunak esan du "funtsa duten zurrumurruen bitartez" Errenteriako Udaleko idazkaritza nagusian aldaketen berri izan dutela. Horren ondorioz, Interbentzio plazan ere aldaketak izango direla adierazi du.
Burdinbidearen zabalpenak Lapurditik ailegatutako trenak Gipuzkoara igarotzea ahalbidetzeaz gain, "abiadura handiaren abiapuntu eta helmuga gisa berresten du Irun", Jose Antonio Santano alkatearen arabera.
Ostiralero antolatzen dute zine emanaldia Hondarribiko Gazte Xaian, 22:00etan, denentzat irekia.
Munduko 131.a, Steve Darcis waloniarra izango du aurrean. Irekia jokatu ahal izateko, hondarribiarrak biharkoa eta beste bi partida irabazi beharko lituzke.
Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera leloarekin elkarretaratuko dira gaur, asteartea, Hondarribiko San Pedro kalean, 19:00etan.