Gizonen Superdibisioko eta Ohorezko Mailako taldeek porrota eskuratu zuten azken jardunaldian; emakumeen Superdibisio mailako eta gizonen Espainiako Bigarren Mailako taldeak bestalde, garaile suertatu ziren.
Indartsu ekin dio 2015. urteari Leka Enea Mahai Tenis klubak. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean klubeko gaztetxoenak campusean buru-belarri murgildu ziren, Nafarroatik eta Errioxatik iritsitako beste 20 bat jokalariekin batera.
Lehiari bestalde, iragan asteburuan heldu zioten maila ezberdinetan aritzen diren taldeak. Hala, gizonen Superdibisioko taldeak eta emakumezkoenak, porrota eta garaipena eskuratu zituzten hurrenez hurren. Lehenaren kasuan, Mataro taldearen aurka lehiatu zen etxetik kanpo finkatutako partidan, eta 4-2 galdu zuten azkenean. Emakumeak bestalde, etxean aritu ziren Peralto Salud Linares taldearen aurka eta 3-1eko garaipena erdietsi zuten.
Gizonezkoen Ohorezko Mailako eta Espainiako Bigarren Mailako taldeak bestalde, aurreko kasuan bezala, porrota eta garaipena lortu zituzten. Ohorezko Mailako taldea etxean aritu zen CAI Santiago taldearen kontra, eta 4-2 galdu zuen; bigarren mailakoen kasuan, Iruñeko Savia Oberenaren aurka lehiatu eta 4-3 irabaztea lortu zuten.
Ondokoak dira datorren jardunaldiko partidak:
Urtarrilak 16, ostirala
- Gizonen Superdibisio Maila: Irun Leka Enea-Clinica Colina Burgos Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan, 19:30ean.
Urtarrilak 18, igandea
- Gizonen Ohorezko Maila: Irun Leka Enea-Club de Mar Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan, 10:30ean.
- Espainiako Bigarren Maila: Irun Leka Enea-CAI Santiago Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan, 10:30ean.