Polizia operazioa salatzeko, martxa batera deitu dute larunbaterako Donostian
17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.
17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik. Etxerat elkartearen arabera, ez da kasualitatea izan atzoko polizia operazioa Auzitegi Gorenaren ebazpenaren bezperan eta Bilboko manifestazioaren ondoren izatea. Bestalde, Poliziak LABen egoitzan eginiko “eraso bortitza” salatu du Munduko Sindikatuen Federazioak, eta errespetua eskatu du sindikatuarentzat.
Atxiloketak “bake, askatasun eta demokrazia egoera bat sortzeko egiten ari diren ahalegin eta egoera sozial eta politiko berriaren aurka eginiko eraso zuzena dira”, deitzaileen esanetan.