"Pertsonal kudeaketa txarra" eta "gardentasun eta parte hartze eza" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri
Jose Angel Rodriguez talde sozialistako eledunak esan du "funtsa duten zurrumurruen bitartez" Errenteriako Udaleko idazkaritza nagusian aldaketen berri izan dutela. Horren ondorioz, Interbentzio plazan ere aldaketak izango direla adierazi du.
Jose Angel Rodriguez talde sozialistako eledunak esan du “funtsa duten zurrumurruen bitartez” Errenteriako Udaleko idazkaritza nagusian aldaketen berri izan dutela. Horren ondorioz, Interbentzio plazan ere aldaketak izango direla adierazi du. “Gainontzeko talde politikoen zein udal langileen parte hartzerik gabe, eta errespeturik gabe, jakin dugu idazkari nagusi lanetan aritu denari interbentore postua eskaini diotela”, esan du Rodriguezek.
Sozialistek esan dute “plaza hori irabazi zuenarekin auzia” duela udalak, eta sei hilabeteko froga epea eskatu ziotela. “Beste udal batean postu hori betetzen du, eta froga epea eskatu diote. Hatzarekin hautatu duten beste pertsona horri ez diote froga egiteko egun bat bera ere eskatu”, gaineratu du Rodriguezek. Akusazio horretan oinarrituta, “kudeaketa txarra” eta “parte hartze gardentasun eza” leporatu diote EH Bilduri “eta babesa ematen dietenei”.