Iñigo Cervantesek Australiako Irekiko prebia jokatuko du bihar
Munduko 131.a, Steve Darcis waloniarra izango du aurrean. Irekia jokatu ahal izateko, hondarribiarrak biharkoa eta beste bi partida irabazi beharko lituzke.
Iñigo Cervantes tenista hondarribiarrak Melbournen jokatuko du bihar, Australiako Irekiko prebiako lehen errondan. Steve Darcisekin (Lieja, Walonia) leihatuko da. Bere twitter kontuan azaldu duenez, zozketan ez du zorte handirik eduki, baina hondarribiarra itxaropentsu dago: “Zozketa gogorra izan da, baina gogo eta ilusio handiarekin egingo diot aurre”.
ATP zerrendan munduko 131.a da Darcis; Cervantes 247. tokian dago, baina aurreko urteetako ebakuntzen aurretik 130. postuan izan zen. Irabazleak, Axel Michon frantziarrak eta Matt Reid australiarrak jokatuko duten partidaren garailearen kontra jokoatuko du bigarren errondan. Irekia jokatzeko, prebiako hiru errondak gainditu beharko lituzke hondarribiarrak.