Abiadura handia Irunera iritsi dadin burdinbidea egokitzen hasi dira
Burdinbidearen zabalpenak Lapurditik ailegatutako trenak Gipuzkoara igarotzea ahalbidetzeaz gain, "abiadura handiaren abiapuntu eta helmuga gisa berresten du Irun", Jose Antonio Santano alkatearen arabera.
Irungo trenbidea Soroxarta industriaguneko zubitik
“Asebeteta” agertu da Jose Antonio Santano Irungo alkatea abiadura handiko trenaren (AHT) lehen lanak hasi izanarekin. Hirugarren Haria edo hirugarren burdinbidea eraikitzeko lanak dira eta trenbidearen zabalpena egokitzea du helburu. Ipar Euskal Herritik Hegoalderako trenak igarotzea ahalbidetu luke; baita Donostia eta Irun arteko abiadura muga gainditzea ere eta beraz, ibilbidea denbora tarte laburragoan egin ahal izatea.
Lehen esku hartze honek “abiadura handiaren abiapuntu eta helmuga gisa berresten du Irun”, Santanoren arabera. Baiona-Donostia arteko korridorea erraztuko duela uste du alkateak eta gainera, “Irun lotura horren ardatz nagusia izango da”.
Orain arte burdinbidearen zabalerak trenak Bidasoaren alde batera eta bestera igarotzea oztopatu du.