
2015eko lehen bertso gauari helduko dio Kabigorrik etzi ostegunarekin, 19:30etik aurrera. Horrez gain, Laura San Juan artistaren Wine's spirit izenburuko erakusketa ikusgai jarri dute hil honetan zehar.

Ainara Oskoz artistaren erakusketa jasoko du Banako tabernak hilaren 31ra arte. Margoak, collage-ak, argi-koadroak... horrelako lanak bildu ditu irundarrak eta asteartetik igandera bisitatu daitezke, 17:00etatik itxi arte.

Koldo Mitxelenaren jolastoki berrituan eman dio hasiera udal musika bandak urteko egitarauari. 151. urtea hasteko Johann Straussen valsak jo dituzte. https://www.youtube.com/watch?v=a8GguuDIDFc&feature=youtu.be

Ostiralean lau talde igoko dira Niessengo oholtza gainera: Prag, Aguirre, Gaitze eta Superdozer. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerak sei euro balio ditu