Sanmartzialak. Ekainak 27ko egitarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien ostiraleko ekitaldiak.

admin

'Gurekin Jai' bideoklipa aurkeztuko du gaur Harremantxok

Antxoko gaztetxean aurkeztuko du gaur Harremantxok jai parekideak aldarri landu duten Gurekin jai bideoklipa. Hainbat emakume antxotar bildu dira eta jaietan dantzatzeko aproposa den abestia baten bertsioa egin dute, sanferminetan erasorik gabeko gunea aldarrikatzeko. Gaurko aurkezpenaren ondoren, sare sozialetatik zabalduko dute bideoklipa.

admin
Musikirun 2014 lehiaketaren talde irabazleak, Ficoban

Atez atekoaren gaineko batzar informatiboak, gaur eta bihar

Gaur eta bihar egingo dituzte Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema berriaren gaineko batzar informatiboak. Gaur, euskaraz izango da batzarra, 19:00etatik aurrera, alkateordetzan. Bihar, berriz, goizean eta arratsaldean izango dira batzarrak, 10:30ean eta 19:00etan, baik alkateordetzan baita ere. Bien bitartean, San Pedron hondakinak atez ate biltzearen aldeko taldeak ondoko bideoa zabaldu du. https://vimeo.com/99126977

admin

Hasiera ofiziala eman diote 'San Juan' galeoiaren erreplikaren eraikuntzari

Euskal Herriko kulturaren eta politikaren goreneko ordezkaritza batu da gaur Ondartxon, San Juan galeoiaren gila jartzeko ekitaldian. Nazioartean itsas ondarearen zabalkuntzan erreferente diren herrialdeetako ordezkaritza zabala batek ere parte hartu du ekitaldian, eta denek nabarmendu dute proiektuaren garrantzia. Hemen ikus daiteke irudiak. http://youtu.be/4n7NAiD8COQ

admin

Jolas parkeen "egoera txarragatik" kezka agertu du EAJk

EAJko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagaia Nahikari Oterminek Pasaiako haurren jolastokien "egoera txarraren" inguruko kezka azaldu du prentsa ohar baten bidez. Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Donibane eta Trintxerpeko zenbait parkeen "egoera tamalgarria" da eta haurrentzako arriskutsuak izan daitezkeelako kezka agertu du. Horregatik, Bilduko gobernuari jolastokien egoera hobetzera bideratutako diru partidak osorik erabiltzea eskatu dio.

admin

Sanmartzialak. Ekainak 26ko Urdanibia plazako egitaraua

San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren osteguneko ekitaldiak.

admin

Sanmartzialak. Ekainak 26ko egiatarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien osteguneko ekitaldiak.

admin
Gehiago