2.000 urte denboran atzera

Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiaren 6. ekitaldiari heldu diote azken egunez Irunen. Isisen prozesioak eta Lucioren metamorfosiak irudikatu zituzten atzoko egunean, 200 estren laguntzarekin. Gaur, egun osoz parte hartu ahal izango da jarduera, erakustaldi eta tailer ezberdinetan. Kultura klasikoa hedatzeko helburuarekin jaiotako jaialdia da erromatarrena.

admin

Datorren astean epaituko dute 'Fanekas' preso lezoarra

Lorentxo Aiestaran Fanekas euskal presoa hilaren 23an eta 24ean epaituko dutela jakitera eman du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustezko bi delitu egotzita epaituko dute preso lezoarra. Batetik, 1980an Agurainen (Araba) izandako txirrindularitza proba batean hiru guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatzen diote. Bestetik, urte berean, Gasteizko Udaltzaingoaren buru Eugenio Lazaroren erailketarekin harremana izatea ere egotzi diote Fanekasi.

admin

Saregileen inguruko euskarazko obra, igandean, Auditoriumean

Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak Itsasoaren emazteak obra antzeztuko dute igande arratsaldean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Sarrerak 9 euro balio ditu. Saregileen lana aztertzen du Itsasoaren emazteak lanak.

admin

'Xanti eta Maddalen' ipuin liburua aurkeztu dute gaur

Idoia Beratarbidek ilustratu du Xanti ta Maddalen liburua, eta Joxe Mari Carrerek idatzi du.

admin

Geroa obsesio, azken hatseraino

Ondare oparoa eta askotarikoa utzi du Nestor Basterretxeak; sortzaile agortezina, pinturan, eskulturan, zinemagintzan eta kartelgintzan egin du ekarpena, eta ia azkeneraino egon da lanean, bere lana nola hobetu beste kezkarik ez zuela

admin

Oreka bide, oreka helburu

Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da SUP Yogara. Koltxoneta utzi eta olatu gainean yoga egiteko garai ona da uda. Hondarribian HS2 eskolak antolatzen ditu klaseak astero

admin

Urbanizazio lanak Lezo Herri Eskolako jolastokian eta jangelan

Jolastokian, zuhaitzen babesgune batzuk eraitsi eta zuhaitzen txorko berriak jarriko dituzte eta irabazitako guneak asfaltatuko dituzte. Jantokiko sabaia ere konponduko dute.

admin
Gehiago