





Hondarribiko emakumeen elkarteak lau ikastaro estreinatuko ditu ikasturte berrian: akuarela, ehoziri-lanak, bidaiatzeko ingelesa eta sevillanak. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, egoitza berritik pasatu edo posta elektronikoz idatzi.

Zazpi belaontzi lehiatuko dira aurtengo Volvo itsas estropadan, Alacant eta Gotheborg artean. Larunbatean abiatuko da lehen etapa luzea, Alacant eta Lurmutur Hiria artean. Xabi Fernandez gipuzkoarrak ere bidaiatuo du Mapfre belaontzian.

Urriaren 8an ekingo diote boulder modalitateko txapelketari eta lau jardunaldietan banatuta egongo da. Lau bikote onenak abenduaren 19ko finalean lehiatuko dira.








Oso txarra izan da asteburua herriko kirol taldeentzat. Nagusien talde guztiek galdu zuten eta maila guztiak kontuan izanda lau garaipen baino ez ziren egon: futboleko kadeteen lehen taldearena eta Haurren Mailakoena, eskubaloiko kadeteena eta saskibaloiko neska gazteena.

