Binakako eskalada txapelketa abiatuko du Area 51k

Urriaren 8an ekingo diote boulder modalitateko txapelketari eta lau jardunaldietan banatuta egongo da. Lau bikote onenak abenduaren 19ko finalean lehiatuko dira.

Area 51 Boulder Aretoak boulder modalitateko binakako eskalada txapelketa antolatu du urriaren 8tik aurrera. Lau jardunaldi egingo dituzte denera urrian eta azaroan zehar. Sailkatutako lau bikoteak abenduaren 19an aurreikusitako finalean sartuko dira. Parte hartu nahi duten lagunek jardunaldiaren egun berean eman beharko dute izena 19:00ak baino lehen. Debalde parte hartu ahal izango dute bazkideek eta 6 euro ordaindu beharko dituzte gainontzekoek. Informazio gehiago eskuratu nahi duten lagunek Area 51 Boulder Aretoaren webgunera (gazteleraz) jo dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.