Marrazki bizidunen gaia hautatu dute gazteek inauterietarako

http://www.youtube.com/watch?v=CfJbC-GnfiI

admin

Leire Fernandez eta Iker Oliveri, azkarrenak Lezo-Jaizkibel lasterketan

Leire Fernandez errenteriarra emakumeetan eta Iker Oliveri hondarribiarra gizonetan izan ziren atzo azkarrenak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako lehenengo ekitaldian. 14,2 kilometroko bidea egiten haiek izan ziren onenak, eta haien atzetik, emakumeetan, Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Uxune Tena, eta gizonetan Mikel Albeniz eta Carlos Rekondo irundarra sailkatu ziren. http://youtu.be/UY4aGwfLiac

admin

110 ametz landatuko dituzte zuhaitz egunean

Apirilaren 5ean egingo dute Hondarribiko Zuhaitz Egunaren XIX. ekitaldia. 1996tik hiru mila zuhairtz baino gehiago aldatu dira Jaizkibel mendian zuhaitz egunari esker. Iaz 110 haur jaio ziren herrian, 56 mutil eta 54 neska.

admin

Euskadiko I. Txakurkros txapelketa jokatuko dute Errenteria-Oreretan

Igande honetan, hilak 2, aterako da lasterketa, 11:00etan, Susperregi jatetxetik. Ondoren, haurren lasterketaren txanda izango da, 12:15ean.

admin

Hondarribia-Marlaxkak aurreko asteburuko makalaldia zuzendu du

Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan aritzen den Hondarribia-Marlaxka A taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Villabonan (1,5-2,5). Laugaren tokian jarraitzen dute hondarribiarrek eta Anaitasuna-Kakute liderrarengandik 2,5 puntura jarri dira. Lehen Mailako herriko ordezkariak, Marlaxka B-k, 2-2ko berdinketa lortu zuen Zarautzen.

admin
Gehiago