30.485 euro emango ditu Realak Trintxerpeko kaltetuentzat

Lehengo larunbateko partidan 30.485 zale izan ziren Reala eta Bartzelona arteko partida ikusten, eta honenbestez, horixe izango da Realak Trintxerpeko sutean kaltetuentzat emango duen diru kopurua. Izan ere, zale bakoitzeko euro bana gordeko dituela agindu baitu klub txuri-urdina. Klubari eta zaleei eskerrak luzatu die Pasaia Trintxerpe kaltetuen aldeko Plataformak. Bide batez,  asteburuan izan den Incendio Festival jaialdian lagundu duten denei esker ona agertu diete, bertara joan zirenei zein lanean aritu diren boluntarioei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.