Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Miarritze eta Angelutik igaroko da autobusa; urtarrilaren 2an jarriko dute martxan zerbitzua.
Urtarrilaren 2an abiatuko dute 816 Euskadi Express izenpeko autobus zerbitzu berria. Irun eta Lapurdi arteko lotura egingo du garraio zerbitzuak eta Urruñan, Ziburun, Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Angelun izango ditu geltokiak. Hiriguneetan gelditzeaz gain, tren geltokietan eta Biarritzeko aireportuan ere geldituko da autobusa.
Iruneri dagokionez, Ficoban, Colon pasealekuko 43. zenbakian, San Juanen eta Zaisan geldituko da Baionarako noranzkoan, eta Zaisan, Fermin Calbetonen, Topoan eta Ficoban geldituko da bueltan. Hori horrela, bi euroko prezioan eskura daitezke txartelak. Bonoak ere izango dira interesatuentzat.
Informazio gehiagorako
bertan –lotura frantsesez– sar daitezke interesatuak.