Erakusketa berria abiatu du dagoeneko Oiasso Erromatar Museoak. Hala, euskal kostaldeko historiaurreko biztanleek erabiltzen zituzten harrizko tresnetan oinarritutako
Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak izenpeko erakusketa ikusgai du Oiassok datorren apirilaren 12ra bitartean.
Itsas kostaldean ezagunak diren
flysch izenpeko formazio geologikoetan aurki daiteke silexa. “Material gogorra da; eta hausten den moduaren arabera, bere azala oso zorrotza izan liteke, eta beste material batzuk ebakitzeko baliagarria izan daiteke, baita zura edo hezurra ere”, adierazi dute Oiassoko arduradunek.
Paleolito garaian hasi ziren euskal kostaldeko biztanleak silexa erabiltzen eta ondorioz, lantzen. Hori horrela, 200.000 urte atzera egin dute erakusketa osatzeko eta geroztik gaur egunera arte izandako bilakaera aztertu eta irudikatu nahi izan dute.
Informazio gehiagorako Oiasso Erromatar Museoaren
webgunera jo dezakete interesatuek.