TKE eta prentsaren arteko desafioa, Pasaiako badian
Atzo, estropadan neurtu zituzten indarrak, eta TKEko traineruak irabazi zuen.
San Miguel eta Euskotren ligako estropaden berri eman ohi duten kazetariak batetik, eta TKE elkarteko langileak bestetik; estropada berezi bat lehiatu zuten atzo Pasaiako badian. Kazetariak San Juan Iberdrolako traineruan egin zuten arraun, eta San Pedro Ecolmarekoan, TKEkoak. Elkarteko traineruan Josune Ugarte, Mikel Rubio, Javi Rivero, Iñigo Garmendia, Joserra Garate, Oihana Cereijo, Miguel Vieitez, Kalixa Silanes, Eugenio Fenández, Juan Mari Etxabe, Isi Sistiaga, Xabi Zubiri, Mario Vidal eta Inder Paredes aritu dira arraunean. Beste traineruan, berriz, Kepa Iribar, Adrià Llagostera, Gaizka Lasa, Julen Ensnza, Jabier Izquierdo, Aner Gondra, Unai Elizasu, Imanol Arruti, Xabi Larrañaga, Manu Maritxalar, Iñigo Goñi, Iban Biaga, Xarpas eta Patxi Egurrola egon dira. Elkarteko traineruak irabazi du estropada, 8 minutu 03 segundo eta 10 ehunenekoekin; kazetarien traineruak, berriz, 8 minutu 18’ segundo eta 60 ehuneneko denbora egin du. Estropada bukatuta, San Juan Donibane Koxtapeko egoitzan hamaiketako egin zuten.