Errenteria-Oreretako taldeak betirako agur esango du datozen asteotan. Ostiralean Psilocybenean joko dute eta ez dituzte askoz kontzertu gehiago emango, beste hiru baino ez. HITZAk bi sarrera ditu ostiraleko kontzerturako, harpidedunen artean zozkatzeko.
Urtarrilaren 3an azken kontzertua emango dute
Hamar urte baino gehiago lozorroan egon eta gero, udaberrian elkartu zen berriro
Kashbad talde oreretarra eta
Arrakala diskoa argitaratu zuen. Aurkezpen kontzertu batzuk eman zituzten eta uda sasoian jo izan dute han eta hemen. Negurako azken traka gorde dute, areto txikietan azkenak emateko.
Urtarrilaren 3an Tolosako Bonberenean joko dute, diskoa grabatu duten leku berean. Taldeak onartu duenez, kontzertu hori eta gero, uzteko asmoa dute: “Taldeak ez du jarraituko etorkizunean eta ia ezinezkoa da berriro noizbait elkartzea”.
Hortaz, beste lau aldiz igoko dira oreretarrak eszenatokietara elkarrekin, ostiralean Hondarribian, hilaren 26an Elorrion, hurrengo egunean Atarrabiako Hatortxu Rock jaialdian, eta urtarrilaren 3an Bonberenean.
Psilocybeneako kontzertua ostiral honetan izango da, 22:00etan, eta aurretik ez du beste talderik joko, Kashbad bakarrik ariko da. Sarrerak 6 euro balio du eta ostiralean bertan salduko dituzte leihatilan. Hori bai, HITZAko harpidedunek
2 sarreraren zozketan parte hartzeko aukera dute.