http://vimeo.com/61694653
Maria Ballesterosek ekoiztu du ikus-entzunezkoa; Xabier Cerecedaren Indomito Mogambo eta Nerea Paternainen La carta gailendu dira beste sailetan.
Bukaerara iritsi da Irungo Gazte Bideo Lehiaketaren 18. ekitaldia. 27 ikus-entzunezko iritsi dira txapelketaren finalera eta azkenean epaimahaiak horien artean onenak hautatu behar izan ditu. Hala, hiru egunetan zehar film laburrak proiektatu eta gero, ostiralean Amaia KZn egindako ekitaldian jakitera eman zituen epaimahaiak aurtengo lehiaketaren irabazleak.
Maria Ballesterosen
Epitafios –lotura gazteleraz– lanak Sail Ofizialaren Film Labur Onena izendatu du epaimahaiak. 1.500 euroko saria eskuratu du Ballesterosek horri esker.
Kristonkino kolektiboaren kide den Xabier Cerecedak ekoitzitako
Indomito Mogambo –lotura gazteleraz– ikus-entzunezkoak Bidasoko Bideo Onenaren saria eskuratu du. Bidasoarrak 200 euro eta Espainiako 50 zinemalditan izen ematea lortu ditu sariari esker.
Azkenik, Nerea Paternain gazte irundarrak aurkeztutako
La carta –gaztelaniaz– lanak +Cortos ataleko irabazle izendatu dute. 400 euro material txarteletan eskuratu ditu gazteak.