Lanak bozkatzeko aukera dago.
Urriko eta azaroko Hondarribia Craft artisautza eta diseinu jardunaldiei lotuta egindako lanen erakusketa bisitatu daiteke Arma Plaza Interpretazio Zentroan, asteazkena arte. Bisitatu bakarrik ez, bozka eman daiteke ere. Bertara joaterik ez duenak ere eman dezake bere iritzia,
Internetez.
Esan bezala, asteazkena da azken eguna erakusketa bisitatzeko eta botoa emateko. Hurrengo egunean jakingo da zeintzuk izan diren lanik bozkatuenak, hilaren 18an, udaletxeko areto nagusian egingo den ekitaldiaren barruan.