Kantauriko Nazioarteko Bolero Topaketan parte hartzen ari da talde mexikarra. Disko berria aurkezteaz gain, hirukotearen sorreraren 70. urtemuga ospatzen ari dira.

Los Panchos hirukotea 70. urtemuga ospatzen ari da aurten
Bolero doinuek beteko dute biharko egunean Amaia Kultur Zentroa. Izan ere, antzokiko eszenatokira igoko da Los Panchos hirukote mexikarra Gaby Vargasen zuzendaritzapean hainbat bolero eskaintzeko asmoz. Kantauriko Nazioarteko Bolero Topaketan parte hartzen ari da taldea haren sorreraren 70. urtemugan. Eta bide batez, disko berria aurkezten ari dira mexikarrak.
Emanaldia bihar izango da Amaia KZn, 20:00etan abiatuta. Sarreren prezioa 20 euroan finkatu dute eta
internet bidez, Luis Marianoko turismo bulegoan eta Amaiaren leihatilan bertan eskura daitezke.