Itsas Etxea Auditoriumak AEBko Divine Gospel Reunion taldearen emanaldia jasoko du larunbatean, hilak 6, 20:00etan. Sarrerak 9 euro balio du eta kontzertua hasi baino bi euro lehenago salgai jarriko dituzte Itsas Etxeko lehiatilan. Bestela,
Internetez eros daitezke, komisioa ordainduta.
Mendelun ere izango da zer entzun, egun berean eta 20:00etan ere. Auzo elkartean, Donostiako The upper room taldeak abestuko du, doan. Hiru emanaldi programatu dituzte donostiarrek guztira. Astelehenean Kultur Etxean izango dira eta hilaren 19an, Amuten.