Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek testu bat adostu dute Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta.
Hondarribiko Udalak
.eus Interneteko domeinua erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko pausoak eman dituela jakinarazi du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira onartutako adierazpen instituzionalaren bitartez, eta gauza bera egiteko gonbita luzatu die herritarrei nahiz enpresei, “euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzeko axola handiko tresna” delako.
Alderdi guztiek sinatu dute testua: EAJk, Bilduk, PSE-EEk, Hamaikabatek eta PPk.
Hondarribiko Udalaren Euskararen Eguneko Adierazpen Instituzionala