Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Izotz gaineko irristatze pista prestatzen ari dira Zabaltza plazan

Hainbat jarduera aurreikusi ditu udal gobernuak merkatariekin elkarlanean Gabonetako kanpainaren barruan; izotz pistaz gain, musika animazioak, sukaldaritza eta marrazki bizidunetako tailerrak eta Eguberrietako haur parkeak izango dira eskaintzan.

admin
Bidasoa
2014/12/02
Gabonetako kanpainaren aurkezpena

Gabonetako kanpainaren aurkezpena

2014. urteko Gabonetako merkataritza kanpaina aurkeztu zuten atzo goizean Irungo merkatariek, Ander Sarratea Ficobako kudeatzaileak, Cristina Agirre Oiasso Erromatar Museoko ordezkariak eta Miguel Angel Paez Ekonomiaren Sustapenerako delegatuak, Zabaltza plazan. Antolatzaileek Erdialdeko enparantzan egin zuten agerraldia izotz pistaren muntaia egiten ari zirela baliatuta. Izan ere, horixe bera izango da Gabonetako kanpainaren barruan aurreikusitako erakargarrietako bat “familiaren aisialdirako”. Pistak 1.000 metro koadro izango ditu eta abenduaren 5etik 11ra arte zabalik egongo da. Ordutegia 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 21:30era izango da eta adierazitakoaren arabera, asteburuetan 23:30ak arte zabalik egongo da. Sarrerak 3 eta 5 euroan finkatuko dituzte. Era berean, Eguberrietako Haur Parkeak egingo dituzte Oiasso Erromatar Museoan eta Ficoba erakustazokan. Ficobaren kasuan, hitzordu bikoitza finkatu dute: lehena asteburu honetan Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokarekin, eta bigarrena, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte haur parkearekin. Oiasso museoari dagokionez, egitarau berezia prestatu du Gabonetarako, eta Irun Dastatu plataformak ere tailer berezia antolatu du Baratzetik mahaira izenburupean. Tailerra Amona Kattalin Txoko jatetxeko Txemi Moredak emango du. Plataformaren webgunera jo dezakete interesatuek informazio gehiagorako. Ondokoa da kale animazioen eta Oiasso museoaren egitarauak datozen asteetarako: Kale animazioa
  • Abenduak 13, ostirala: Narizzeto antzerki taldea ibiliko da Irungo kaleetan barrena. Magia, globoflexia, clown eta musika izango dira protagonistak. Txanaleta plazatik Salis hiribiderainoko bidea egingo dute, 17:00etan abiatuta.
  • Abenduak 27, larunbata: Pauso-k Dance Studio, Tatiana, Toxic eta Ainhoa dantza eskoletako ikasleek flash move bat egingo dute Irungo leku ezberdinetan, hala nola: Txanaleta plazan 16:00etan; Luis Marianon 16:30ean; Amaia KZn 17:00etan; eta San Juan plazan 17:30ean. 300 dantzari baino gehiago bilduko ditu hitzorduak.
  • Urtarrilak 3, larunbata: Abesbatzen eguna izango da. Atzokoak gizonezkoen abesbatza San Migelen, Pio XIIn eta Luis Marianon ariko da. Larreaundiko abesbatza mistoak Mendibilen, San Juanen eta Dunboan burutuko ditu emanaldiak. Eta azkenik, Behobiako abesbatzak auzo bereko kaleak ahots doinuez beteko ditu. Emanaldi guztiak goizean zehar izango dira.
Oiasso Erromatar Museoa
  • Abenduak 12, ostirala: Haize boskotea pianoarekin, 12:00etan.
  • Abenduak 13, larunbata: Ayer y hoy de las Islas del Bidasoa izenburuko gaztelerazko mahai-ingurua, 12:00etan.
  • Abenduak 14, astelehena: Los funerales de Augusto gaztelerazko hitzaldia emango du Javier Arcek, 12:00etan.
  • Abenduak 20, larunbata: Dies Ludi mahai jokoak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Tempus elkarteak lagunduko du antolakuntzan.
  • Abenduak 23, asteartea: Arte Ekinean mosaiko erakustaldia, 11:00etan.
  • Abenduak 23an eta 30ean, asteartea: Tesselae arte praktikako tailerra 11:00etatik 12:30era.
  • Abenduak 26, ostirala: Academia de Gladiadores gaztelerazko filmaren proiekzioa, 17:00etan.
  • Abenduak 27 eta urtarrilak 3, larunbata: Herkulesen 12 probak app, 12:00etan. Ipuin kontaketa ere egingo du Lupe Lekuonak 17:00etatik aurrera.
  • Urtarrilak 2, ostirala: Hercules filmaren proiekzioa, 17:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.