Irunerako 2,7 milioi euro adostu ditu PSEk EAJrekin Eusko Jaurlaritzan
2015eko Aurrekontu Orokorrean Irunerako bost zuzenketa aurkeztu ditu PSEk Gasteizen, tartean Behobia eta Oxinbiribil arteko bidegorriaren lehen fasea.
- Mondragon Unibertsitateari (MU) zuzendutako eraikin bat prestatzea formaziorako eta enpresa gune baten eraketarako, Arretxe-Ugalden (600.000 euro).
- Behobia eta Oxinbiribil arteko oinezkoentzako konexioa eta bidegorria (1,5 milioi euro).
- Oinaurre eta Alaia Txoko arteko oinezkoen konexioa (400.000 euro).
- Real Union Clubaren sorreraren mendeurrena (100.000 euro).
- Oiasso Erromatar Museoan finantzazio ekarpena egitea (100.000 euro).