Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Herria eta Kuba arteko partida aurkeztu dute

Abenduaren 8an izango da partida Artaleku kiroldegian, 12:00etan. 2003a geroztik eskubaloiko euskal selekzioa ez da inoren aurka lehiatu; 11 urteren ondoren, Irunen eta Barakaldon ariko da Kubako selekzioaren kontra.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/02
Ezkerretik eskuinera: Sodupe, Santano eta Ruiz de Cenzano.

Ezkerretik eskuinera: Sodupe, Santano eta Ruiz de Cenzano.

Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkatea, Bidasoa Kirol Klubaren Jose Angel Sodupe presidentea eta Euskal Herriko eskubaloi federazioko Jose Manuel Ruiz de Cenzano presidentea bildu dira partidaren aurkezpenean, udaletxean. Euskal Herriko eta Kubako selekzioen arteko partida abenduaren 8an astelehenarekin jokatuko dela adierazi dute, Artaleku kiroldegian, 12:00etan hasita. Lehenik eta behin, Santanok hartu du hitza. Haren arabera, “orain dela gutxira arte ez genuen emakume talderik eskubaloian, eta hori pixkanaka aldatzen doa”. Ildo horretan, kadete eta haurren kategorietan orain neska talde bana entrenatzen ari direla Bidasoan nabarmendu du alkateak. “Irun eskubaloiarekin oso lotuta dago eta neskak horretara gehitzeko ahalegina egin behar da”, erantsi du Santanok. Jose Angel Sodupe Bidasoa Kirol Klubaren presidenteak bere aldetik, “Irunerako gertakari berezia” dela iritzi dio.Santanoren ildo beretik mintzatu da Sodupe: “Federazioko presidentearekin bilera batean nintzela zergatik partida Irunen jokatzen ez ote zen galdetu nuen, eta haren erantzuna izan zen Irunek gizonezkoen eskubaloia zeukala soilik”. Horren aurka egin zuen Sodupek eta azkenean, partida Artalekura ekartzea lortu zuen. Hori horrela “arrakasta izatea” espero duela adierazi du klubeko arduradunak eta beste lurraldeetatik jendea hurbiltzea aurreikusi dutela gaineratu du. Bera Berako jokalariak nagusi Ruiz de Cenzano federazioko presidenteak Kubako selekzioaren maila goraipatu du, batez ere, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko jokoak Mexikon irabazi ondoren. Euskal selekzioa bestalde, Bera Bera taldeko jokalariez osatuta dago batez ere. Hala, presidenteak azaldu duenez, “Patricia Elorza eta Eli Pinedo jokalariak Espainiako selekzioarekin zer gertatuko ote den jakiteko zain daude”. Ainhoa Hernandez jokalariaren kasua ere antzekoa dela aipatu zuen presidenteak eta Europako Txapelketarako deitzen ez badute Artalekun ariko dela gaineratu zuen. Hori horrela, Bera Bera klubeko zazpi jokalari ariko dira Artalekun, besteak beste: Maite zugarrondo, Alba Menendez, Esther Arrojeria, Amaia Azanza, Maialen Mujika, Matxalen Ziarsolo eta Silvia Ederra. Zuazok ere hainbat ekarpen egingo ditu selekziora, hala nola: Leire Garcia, Tania Yañez, Oihane Gil, Nerea Elicegui, Yanire Etxabe eta Ainhoa Hernandez ahal izanez gero. Zarautz taldetik Nerea Arregi eta Ane del Hoyo ariko dira selekzioarekin eta Sporting de la Riojatik, Jesica Nogales. Entrenatzeko denbora gutxi izan arren, maila handiko partida izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Sarrerak eskuratzeko modu bakarra leihatilan bertan izango dela ere nabarmendu du Ruiz de Cenzanok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.