Bigarrenez elkartu dira dendariak eta udala, Gabonei begira
Azaroaren 13an elkartu ziren lehen aldiz. Gabonetako kanpainia zehaztu nahi dute, baina urte osoan zehar jarraipena izan dezakeen estrategia aztertzen ari dira.
Eguberrietako kanpaina zehazteko bigarren aldiz elkartu dira Hondarribiko merkatariak eta udala, Itsas Etxean. Lupe Olaskoaga Merkataritzako zinegotziak nabarmendu du asmoa ez dela kanpaina Gabonetara bakarrik mugatzea: “Tailerraren helburua da 2014ko Gabonetarako kanpainarako planteamendu bat jasotzea da, urtean zehar jarraipena izango duena. Eguberrietatik eguberrietara burutuko den kanpaina sortu nahi da, eta Hondarribira egokituta bidera litezkeen beste kasu batzuk aztertu”.
Merkatariek, haien beharrak zerrendatzeko baliatu dute hitzordua, kanpainan kontuan hartuak izan daitezen: seinalizazioa, irisgarritasuna, eguberrietako argiak…