Gaurtik abenduaren 14ra arte irekiko dute proposamenetarako epea; atal bat prestatu dute horretarako udalaren web atarian.
Irungo Udalaren Ingurumen departamentuak jakitera eman duenez, Agenda 21ean ekarpenak egiteko epea gaurtik abenduaren 14ra bitartean zabalik egongo da. Atal bat martxan jarri du tokiko gobernuak
irun.eus helbidean horretarako. 2014-2025 epealdirako akzio plana zehaztu nahi du udalak era horretan.
Orain dela bi aste Irungo eragile ezberdinekin bildu ziren udal teknikariak Agenda 21 osatzen duten lau lan ildoak zehazteko asmoarekin. Jorratutako esparruak dira
Gizarte eta ekonomia garapena,
Mugikortasuna,
Ingurumen bektoreak eta medio naturala, eta
Euskara, kultura, hezkuntza eta kirolak.