Carmen Alborchek bere azken liburua aurkeztuko du asteazkenean
Los placeres de la edad liburuan, zahartzaroaz disfrutatzeko gonbita egiten du valentziarrak. Hondarribiko udaletxean aurkeztuko du, 19:00etan.
Carmen Alborch idazle eta politikari valentziarrak Los placeres de la edad liburua aurkeztuko du asteazkenean, hilak 3, Hondarribian. Hasiera batean aurkezpena Zuloaga Etxean egingo zela aurreratu bazen, Emeki elkarteak jakinarazi du udaletxeko areto nagusian egingo dela, 19:00etan. Emekirekin batera, Hondarribiko Udalak eta Emakundek antolatu dute ekitaldia.
Felipe Gonzalez Espainiako presidente izan zen garaian Kulturako ministro izan zen Alborch, eta 1996tik 2008ra diputatua izan zen Madrilgo kongresuan. 2008tik senataria da. Idazle bezala, hainbat liburu idatzi ditu. Aurten Los placeres de la edad argitaratu du, asteazkenean Hondarribian aurkeztuko duena. Bertan, zahartzaroaz disfrutatzeko gonbita luzatzen du valentziarrak.