Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Irunviren aurka egin du Stop Kaleratzeak-ek Oinaurreko babeseko promozioa medio

Babes ofizialeko etxebizitza esleitu eta hasierako sarrera ordaindu arren, mailegua emateari uko egin zien bankuak 5 lagunei; orain, aurreratutako zenbatekoa berreskuratzeko arazoak dituzte enpresa eraikitzailea hartzekodunen lehiaketan dagoelako.

Rebeka Parras
Irun
2014/11/28
Hiru urteko ibilbidea bete du Bidasoko plataformak

Hiru urteko ibilbidea bete du Bidasoko plataformak

Irunvi Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoaren aurka jo zuen atzo goizean Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak San Juan plazan egindako agerraldian. Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen harira egin zuen salaketa, baina lehenik eta behin, dolumina adierazi nahi izan zuten astelehenean Errioxan etxetik kaleratu eta ordu batzuetara bere buruaz beste egin zuen gizonarengatik. Plataformako kideek azaldu dutenez, Oinaurren etxebizitza esleitu zieten zenbait lagunek zegokien sarrera ordaindu zuten, baina ondoren, hipoteka sinatzera joan zirenean bankuak mailegua emateari uko egin zion. Etxebizitza horiek “beste erosle batzuei saldu zizkieten” eta beraz, hasierako onuradunek etxebizitza galdu zuten. Ez hori bakarrik. Sarrerarako aurreratutako dirua berreskuratzen saiatu arren, Nasipa enpresa eraikitzailea hartzekodunen lehiaketan sartu zela dio plataformak, eta beraz, ezin diela zenbatekoei aurre egin. Irunvik gainera ez duela “erantzukizunik hartzen” salatu dute. Bost kalteturen kasuak azaleratu dituzte denera. Ildo horretan, batetik babes ofizialeko etxebizitzetan sartzeko “baldintzak zorrotzak” direla iritzi diote, eta bestetik, “Irunek oraindik ere etxebizitzak saltzearen alde egiten du”, alokairu soziala bezalako alternatibak kontuan hartu gabe. “Eskubideak ez zozkatzeko” eskatu du plataformak: “Irrigarria iruditiko litzaiguke osasun arreta jasotzeko eskubidea zozkatzea”. Hiru urteko ibilbidea Bidasoko Stop Kaleratzeak hiru urte bete ditu dagoeneko. Denbora tarte honetan datuek ez dute halere hobekuntzarik uzten agerian. Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) datuak gogora ekarri ditu plataformak hori baieztatzeko: “18.749 etxegabetze 2014ko apirilaren 1etik ekainera 30a arte; 2013ko epealdi horretan baino %3,7 gehiago”. Halaber, De Guindos legeak ezarritako luzapena 2015eko maiatzean indarrean egoteari utziko dionez, egoerak “okerrera” egin dezakeela iritzi diote. Hala, kaltetuek lehenbailehen harremanetan jartzea eskatu dute, “borrokatzeko denbora beharrezkoa baita”, 622 866 647 zenbakian, e-posta bidez, Erletxean ostegunero 11:30etik 13:30era edo astearteroko asanbleetan. Zehaztutakoaren arabera, asanbleak txandaka egiten dituzte Irunen eta Hondarribian, eta beraz, hurrengo bilkura Hondarribiko Zuloaga Etxean izango da 19:00etatik 21:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.