7.500 boto baino gehiago jaso dituztela dagoeneko zehaztu du Irungo Udalak; gehien bozkatutako proposamenak izango dira milioi eta erdi euro bereganatuko dutenak.
Bukaerara iristen ari da Irungo Udalak bultzatutako parte hartze aurrekontuen iniziatiba. Oraindik botoa eman ez duen irundarrak igandera arte egin ahal izango du udal gobernuaren
atari digitalean. Astelehenetik gaur arte, 7.500 boto jaso dituztela jakitera eman du tokiko gobernuak.
Hori horrela, milioi eta erdi euro zertara bideratuko den erabakiko du bozketak. Zentzu horretan, gehien bozkatutako proposamenak, aurrekontu horren barruan, izango dira azkenean gauzatuko direnak. Herritar bakoitzak 5 ekarpen bozkatu ahal izango ditu gehienez.
Parte hartu ahal izateko Irunen erroldatua egoteaz gain, NAN zenbakia eta 16 urtetik gorakoa izatea ezinbestekoak dira.