Eskubaloiko euskal selekzioa Kubaren aurka ariko da, Artalekun
Lehenik eta behin, emakumeen bi selekzioak Basaurin neurtuko dituzte indarrak; bi egun beranduago, Irunen finkatu dute hitzordua.
Artaleku kiroldegiak eskubaloiko emakumeen Euskal Herriko selekzioaren eta Kubako selekzioaren arteko partida hartuko du abenduaren 8an, astelehenarekin, 12:00etan abiatuta. Bi egun lehenago hala ere, abenduaren 6an, Basaurin lehiatuko dira aipatutako bi selekzioak.
Emakumeen eskubaloiko euskal selekzioa Ohorezko Dibisio mailako talde ezberdinetako jokalariek osatzen dute. Hala, Bera Bera eta Zuazo taldeetako 13 jokalari ariko dira selekzioan, Zarauzko bi, eta Errotabarriko zein Sporting La Riojako jokalari bana.
Kubako selekzioa bere aldetik, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak irabazi berri ditu Puerto Ricoren kontra, Mexikoko Veracruz hirian.