Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri kiroletako lehiarekin hasiko dira olinpiadak, larunbatean

Larunbatean, hilak 29, hasiko dira 2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadak. Laurak aldera iritsiko da lastargia Arrantzale auzora eta bertan izango da taldeen aurkezpena. Ondoren, herri kiroletako probak egingo dituzte.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/26
Larunbatean egingo dute aurtengo olinpiadetako zortzi saioetatik lehena. Taldeen aurkezpenaren ondoren izango da, Arrantzale auzoan. Arratsaldeko lauretatarako espero da lastargi olinpikoa bertara iristea eta jarraian 36 taldeen aurkezpena egingo dute; une horretan talde bakoitzak logo proposamen bat emango dio epaimahaiari, eta epaileek erabakiko dute 36 marrazki horietatik zein izango den 2014-2015eko jokoen irudia.
Iazko zaku lasterketako une bat

Iazko zaku lasterketako une bat

Batzorde olinpikoak adierazi duenez, “proba guztiak puntuagarriak izango dira”, logoen lehiaketatik hasita. Baina larunbateko proba nagusia herri kiroletakoa izango da, Arrantzale auzoaren eta San Pedro kalearen artean egingo dena. “Lau gunetan banatuko da eremua herri kirolen lau probak egiteko. Horietako batean proba ezberdin bat egingo dute: lehenean, zaku lasterketa, lau lagun zaku bakoitzean sartuz; bigarrenean, hanketatik binaka lotuta lokotxak biltzeko lasterketa; hirugarrenean, txingak; eta azkenekoan, giza karretilen lasterketa”. Bistan denez, iazko proben ikusgarritasuna gainditzeko asmoa dute antolatzaileek. HITZAk jakin duenez, badaezpada anbulatorioko langileei ordu estrak egiteko eskatu diete, eta plantilla indartu behar izan dute Bidasoko nahiz Oarsoaldeko albaitariekin. Osasun arloko langileak ez dira beldurtuta dauden bakarrak; izan ere, olinpiadetakoek proben ondoren trikipoteoa egingo dutela aurreratu zutenetik, asko ugaritu da larunbat arratsaldean eta igande goizean libratu nahi duten tabernarien kopurua. Oarso Bidasoko HITZAk ere jarraipen berezia eskainiko dio olinpiadetako lehen jardunaldiari, eta horren berri emango du hurrengo astean olinpiadetako atal berezian. Gogoratu, hiru modu daudela Hondarribiko HITZAren bidez olinpiadak jarraitzeko: hondarribia.hitza.eus webgunea, Twitter kontua eta Facebook orrialdea. Edonola ere, edukin guztiak —kronika serioak eta argazki galeriak barne—, atal berezian bakarrik azalduko dira bere osotasunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.