Zigor Garro, Marina Bernado eta beste bost presoen aldeko elkartasun gaualdia antolatu dute
Azkaineko Kilika gaztetxean kontzertua egingo dute larunbatean, Parisen epaitzen ari diren bi oreretarren eta beste bost presoen alde. Barniz por la nariz eta Mijahka Sound ariko dira bertan. Bildutako dirua epaiketaren azkeneko saiora joango den autobusa finantzatzeko izango da. Saio hori abenduaren 12an izango dela adierazi zuten, baina aurreratu daitekeela jakinarazi dute. Datozen egunetan jakinaraziko dute data zehatza eta antolatuko duten autobusaren berri.