Abenduaren 21ean ospatuko dute Santomas Lezon eta egun horretarako postuak jartzeko eskaerak egiteko epea zabaldu du udalak. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute eskaerak egiteko aukera udaleko erregistroaren bulegoan 8:00etatik 13:30era. Postuak Saldise plazanjarriko dituzte, estalkirik gabe dagoen zatian.
Postua jartzeko baldintza bazuk bete behar direla jakinarazi du udalak. Bertako produktuen jaki postuak baino ezingo dira jarri, ekonomia jardueren gaineko zergan alta egina behar dute postua jartzen dutenek, Gizarte Asegurantzan alta egina behar dute, higiene eta osasun baldintzak bete behar dituzte, elikagai erabiltzailearen agiria izan behar dute eta udalaren baimena azkenik.
Informazio guztia udalaren
webgunean kontsulta daiteke.